TAGHIA
Taghia Atlas Garaian dago, Marrakechetik 200 km ekialdera Azilal probintzian. Kolore marroixka duten kareharrizko horma handien magalean kokatutako 600 biztaleko herrixka berbere bat da Taghia.
PROIEKTUA
Eguzkiz-blai proiektuaren helburua Taghia-ko herriak etxeetan ura eskuragarri izatea da. Herri honek sorburu ugari dituen arren, etxe askori ez zaio iristen, eta iturburu desberdinetara joan behar izaten dute ur bila. Hau izan zen garai trumoitsu horrek botatako lehen ur tanta.
ESKALADA
Taghian eskalatzeko paretak oharkabean pasa ziren denbora luzez. 1970. urte inguruan frantsesak bertaratu eta lehenengo bide esanguratsuak irekitzen hasi ziren, hala ere, XXI. mendean hartu zuen indarra inguru horretan eskaladak.
TALDEA
Eskalatzeak eta mendiak eta herriak maitatuz eta errespetuz elkartzen den talde bat gara. Proiektuaren atal teknikoa Tolosaldea LHI Lanbide Heziketako Ikastegiak zuzentzen du.