TALDEA        

Proiektuaren alderdi teknikoa Tolosaldea LHI Lanbide Heziketako Zentroak zuzentzen du, eta beste erakunde laguntzaile batzuen aholkularitza du. Jasangarritasuna eta energia berriztagarriak sustatzeaz gain, proiektua interesgarria da ikuspegi didaktiko eta pedagogikotik, Garapen Iraunkorreko Helburu gehienetan eragiten baitu.

Christian Ravier

Christian Ravier

Gidaria eta alpinista
Pauen bizi naiz eta Pirinioetako goi-mendiko gidaritza da nire ogibidea, hauek dira nire kanpamentu nagusi. Alpinista eskalatzaile gisa dudan grinak bidaietatik, topaketetatik eta aurkikuntzetatik ateratzen dut energia. Taghiarekiko gertutasuna bertako leku eta pertsonen edertasunaz elikatzen da.
Arnaud Petit

Arnaud Petit

Gidaria eta eskalatzailea
Vaucluse eta Alpeen gertu bizi den eskalatzaile profesionala. Mendi gidaria naiz eta bereziki gustatzen zait taghiarekiko dudan maitasuna partekatzea nire ikasleekin.
Iñaki Arakistain

Iñaki Arakistain

Alpinista eta eskalatzailea
Azkotian jaio nintzen, Gipuzkoan. Nire ustez, alpinismoak eta eskaladak abenturak, ikaskuntza eta dibertsioa partekatzea esan nahi dute, naturarekin batera bizipen eta ikaskuntza ahaztezinak baitira.
Sean Villanueva O´driscoll

Sean Villanueva O´driscoll

Alpinista eta eskalatzailea
Alpinista eta eskalatzaile belgikarra naiz, oso oroitzapen onak ditut Taghiara egindako bidaiei buruz. Plazer handia da proiektu honi laguntza ematea.
Alex Honnold

Alex Honnold

Eskalatzailea
Alexek zirrara handia eragin zien Taghia herriko eskalatzaile gazteen artean, bere eskalada ausart eta adeitasunarekin. Alexek ongi etorri beroa eman zion proiektu honi bere belarrietara iritsi zenean, eta mundu osoan eguzki-energia erabiltzen duten tokiko erakundeei laguntzen dien Honnold Foundation fundazioaren bidez parte hartu nahi du.
Aitzol Ibarzabal

Aitzol Ibarzabal

Alpinista eta eskalatzailea
Kaixo, Aitzol dut izena eta Azpeitikoa naiz, Gipuzkoakoa. Niretzat, eskaladak eta alpinismoak gure izateko eta bizitzeko modua islatzen dute. Horregatik, gure abenturak benetako esperientzia eta ikaskuntza bihurtzen dira.
Mikel Uribetxeberria

Mikel Uribetxeberria

Diseinatzailea eta mendizalea
Urrestillan (Azpeitia) jaio nintzen eta txikitatik jaso nuen etxean mendiarekiko maitasun eta begirunea. Orain eskalada eta mendia dira nire pake-lekuak, eta bertan bilatzen det egunerokotasunetik deskonektatu eta nire buruarekin birkonektatzeko tokia.